300 sarrera jarri dituzte salgai Plateruenean eta Berbaro elkartearen bulegoan. Sarrerak urtero agortzen diren arren, aurten, inoiz baino arinago gertatu dela azaldu dute Berbaroko kideek. Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak, Aitor Mendiluzek, Miren Artetxek, Sustrai Colinak eta Amets Arzallusek osotuko dute urteko azken bertso saioko bertsolari seikotea. Unai Iturriaga ibiliko da gaiak jartzen.