Azken hilabeteetan zalaparta handia sortu da airearen kalitatearen inguruan eta bihar azken hiru hilabeteetan zehar Durangoko airearen kalitatearen inguruan egindako neurketa kanpainako datuak aurkeztuko dituztela jakitera eman du Durangoko Udalak. Datuen aurkezpen ekitaldia 12:00etan egingo dute eta Aitziber Irigoras alkatea, Pilar Rios alkateordea eta Elena Moreno ingurumen sailburuordea egongo dira.