Durangaldea Running taldeak lau harribitxi ditu kadeteetan. Kros denboraldia bikain hasi dute eta doazen tokira doazela ez dute parekorik aurkitzen. Atzo erakustaldia eskaini zuten Ordiziako Oiangu Krosean. Jonan Bilbao izan zen onena (15.02) eta Ion Cabada (15.13), Unai Iraolagoitia (15.38) eta Aimar Ruiz de Azua (15.41) taldekideak helmugaratu ziren bere atzetik. Kadeteetan 16 minututik jaitsi ziren kroslari bakarrak izan ziren.
Atzoko lorpena ez da kasualitatea. Joan zen asteburuan ere jaun eta jabe izan ziren Usansoloko krosean eta aurreneko lau postuetan sailkatu ziren.
June Arbeo zortzigarren nazioarteko krosean
Palentziako Venta de Baños Nazioarteko Krosean maila handia eskaini du June Arbeok (Iurreta, 1999). Zortzigarren sailkatu da atleta ingelesek agindu duten proban. Joan zen asteburuan Usansoloko krosa irabazi zuen Iurretako atleta gazteak.
June Arbeo Palentziako krosean (Argazkia: Facebook / Durangaldea Running)