Aita izan osteko lehenengo proban podiumera igo da Julen Ozaeta

Joseba Derteano 2017ko abe. 18a, 09:50

Garazi Sampedro eta Julen Ozaeta Dimako trailean.

Dimako trail luzea hirugarren amaitu du durangarrak. Garazi Sampedrok trail laburra irabazi du.

Aitatasunak indarberrituta itzuli da pistetara Julen Ozaeta. Asteburuan Bizkaiko Trail Kopako zortzigarren eta azken lasterketa hirugarren amaitu du durangarrak. Probako 20 kilometroak 1.32.42ko denboran osatu ditu Iker Etxebarriaren (1.30.35) eta Carlos Rodriguezen (1.31.17) atzetik. Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra bosgarren izan da: 1.33.41.

Garazi Sampedro, berriz, onena izan da 10 kilometroko trail laburrean: 51.13. Sailkapen orokorrean bigarren tokian amaitu du Laura Veronica Carrilloren atzetik. Durango Kirol Taldeko korrikalariak hiru garaipenekin (Dima, Trapagaran eta Zamudio) amaitu du Bizkaiko Trail Kopa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!