Durangoko Udalak jostailu bilketa egingo du JAEDegaz eta Caritasegaz batera

Anboto 2017ko abe. 18a, 09:00

Durangoko Udalak, Caritasegaz eta Jaedegaz elkarlanean, jostailu bilketa egingo du abenduan. Jostailuak Landako kiroldegiko sotoetan jasoko dira, abenduaren 22ra arte, lanegunetan, 16:00etatik 21:00etara.

Gainera, Gabonetan opariak egiteko aholkua eman du udalak, sexismoa saihesteko. “Publizitate industriak ez dezala umeen irudimena klixe eta estereotipo zaharkituetara murriztu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!