Erakusketa ibiltaria Ermua, Eibar, Basauri, Azpeitia, Donostia, Arrasate eta Ondarrutik igaroko da 2018an zehar. Durangoko Andragunean urtarrilaren erdialdera arte. Zazpi lan irabazaleez gainera, best zortzi lanek aipamen berezia jaso dute, tartean, Goiuri Aldekoa-Otalora Txintxurreta durangarraren Haziak lanak. Guztira, 61 lan aurkeztu ziren Artestura Feministak lehiaketara, horietako 15 Durangon.
Lehiaketaren helburua emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzea eta ikusgarri egitea da. 2016an sortu zen Emakumeen Etxeen Sarea proiektuak antolatu du lehiaketa. Epai-mahaia hiru Berditasun teknikarik, bi arte adituk eta mugimendu feministako bi ordezkarik osatu dute; aukeraketan, Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko ahalmena, eta originaltasuna hartu dira kontutan.