“Egia da iaz baino bisitari gehiago etorri direla. Izugarrizko zifrak dira aurtengoak, inoiz ez genuen imajinatu 26.720 bisitari izango genuenik. Eta noski, horrelako harrera salmentetan islatu da. Pozik daude artisauak”, azpimarratu zuen Bernat Vidalek, Arbasoko presidenteak.