Durangon Folk jaialdia ospatuko da zapatuan

Aritz Maldonado 2017ko abe. 7a, 12:20

Kriskitinek, Areatzako Sugoi panpin laborategiak eta Kantabriako Tresboliyu gaita taldeak parte hartuko dute. 

Folk ukituko emanaldiak egongo dira zapatuan Durangon, Durangon Folk jaialdiaren baitan. Kalean izango dira emanaldi horiek, nahi duenak hurbildu eta gozatzeko. Durangoko Kriskitin dantza taldearekin batera, Areatzako Sugoi panpin laborategiak eta Kantabriako Tresboliyu taldeak eskainiko dituzte ikuskizunak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!