Zein lan egingo duzu Azokako egunetan?
EITBren webgunerako bideoak grabatu eta editatzen nabil Azokako egun hauetan. Ondoren, webgunera igotzen ditut.
Lan gogorra izaten da? Ordu asko aritzen zarete?
Egun intentsoak izaten dira, ordu asko egoten garelako Azokarako grabazioak egiten. Gainera, sortzaileek beste konpromiso batzuk ere izaten dituzte eta grabazioak, tarteka, ahal den momentuan inprobisatu behar izaten dira. Bestalde, gustura aritzen naiz, euskal kulturgintzako jende eta proiektu interesgarriak ezagutzeko aukera ematen didalako.