Platerueneko sarreran txartelak jasotzen jardungo duzu Azokan. Noiztik zabiltza?
Plateruena sortu zenetik, orain 13 urtetik, auzolanean dihardut sarreran eta leihatilan, urte osoan zehar. Azokan ere ibiltzen naiz, jakina.
Baina, Azokako egunetan edo urteko beste egunetan aldea egongo da.
Azokan jendetza ibiltzen da. Urtean zehar bizpahiru lagun nahikoa dira atean eta leihatilan egoteko. Azokarako bost lagun behar izaten dira. Dena dela, sukaldean egoten direnek gehiago sumatzen dute lana handitzen zaiela.