Azoka egunetan asko saltzen duzue?
20 bat urte eramango ditugu standa ipintzen, eta betidanik igarri dugun zerbait da. Goienkalera bidean, bertatik pasatzean gure standean geratzen dira asko. Gure elkartearen ekintzen gaineko esplikazioa ematen diegu, gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonei laguntzeko dela. Hartara, jendeak ezagutu egiten gaitu.
Orain kanpotik datozenek Internet dute sariez informatzeko, baina lehen?
Donostiatik, Bilbotik... leku askotatik deitu izan digute saritutako zenbakiez galdetzeko. Hainbat gutun ere bidali izan ditugu, saritutako zenbakiekin.