Azken hileetan zabaldutako kezkaren harira, "erantzunak" eskatu dizkiete instituzioei, eta "beharrezko neurketa guztiak egitea" ere bai. Izan ere, eguneko ordu batzuetan neurgailuak eteten direla salatu dute mobilizazioaren deitzaileek.
Durangoko Azoka gizarte aldarrikapenen topaleku izaten da sarritan. Gaur, airearenaz aparte, LAB eta CCOO sindikatuek protesta bana egin dute, eta Independentistak sareari erantzunez manifestazioan batu dira ehunka lagun, Espainiako Konstituzio Egunaren harira. 19:00etarako, bestalde, larriki gaixorik dauden presoen aldeko mosaiko bat prestatu du Sarek, Santa Ana plazan.