Azokak zelan eragiten du zuen eguneroko lanean?
Azokako egunak egun bereziak izaten dira. Eguaztenean ikasleek klaseak dituzte eta horiei Azokarako datorren jendea gehituko zaie. Jendea Nafarroatik zein Iparraldetik etortzen denez, euskalki ugari nahasten dira, eta polita da. Katalan batzuk ere etorriko dira
Ostatua beteta duzue?
Ostatua beteta dago, aspalditik gainera. Logelak aurreko urtetik erreserbatzen dituzte. Aurten, musika talde bat ere etorriko da. Aterpetxeari dagokionez, literak ere beteta daude. Beraz, goizetan, gosaltzeko orduan, parrandatik bueltan datozenak eta Azokako standera lanera doazen jaiki berriak elkartzen dira.