Kobanen grabatutako dokumentala aurkeztuko du Suargik

Maialen Zuazubiskar 2017ko abe. 5a, 20:30

Hilaren 10ean, 14:00etan, emango dute dokumentala irudienean.

Suargi elkarteak 2016an hegoaldeko Kurdistanera, Kobane, egindako bidaiaren dokumentala aurkeztuko du Durangon. Hilaren 10ean, irudienean, 14:00etan hasiko den emankizunean Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kide diren Mikel Gandariasek eta Jon Bingen Landabideak eta Markel Brouard eta Adrian Zelaiak hegoaldeko Kurdistanen bizi izandakoa izango dute berbagai. 

Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak jakitera eman duenez, bidaia horren emaitzetako bat, Kobanê, Durango eta Bartzelonaren arteko senidetzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!