Abenduaren 9an, 19:30ean, San Frantziskoko elizan egingo den ikuskizunean Felix Ibarrondo musikariaren hiru estreinaldiz gozatzeko aukera izango dute.
Lehenengo estreinaldia Aitor Amilibaren eskutik joango da; bigarrena, François Rossé konpositorearen eskutik; eta hirugarrena, Txaber Fernandezek zuzenduko du. Fernandezek zuzendutako Aruntzka lanean Jose Antonio Hontoria, Xabier Calzada, Sergio Barranco, Maddi Arana, Ivan Casado, Elur Arrieta eta Iñar Sastre musikariak arituko dira.
‘Txistua XXI.mendean’ zikloko bigarren zatian, berriz, txistuagaz soilik jotako melodiez gozatzeko aukera egongo da. Sergio Torices txistulariak Maria Eugenia Luc konpositorearen abestia joko du.
Silboberriren jaialdiari Iñaki Martinek eta Fernando Aurrekoetxeak emango diote amaiera, Iñaki Estradaren Hiru eta Mikel Chamizoren Danbor lanak jota.