anboto.org

Izotz pistarako ikastaroetan izena eman daiteke astelehenetik aurrera

  Gizartea  Durango

Guztira 500 plaza daude 24 ikastarotan banatuta.

Ikastaro bakoitzaren prezioa 5 euro da eta, urtero legez, adinaren arabera taldeka banatuko dituzte parte hartzaileak: 4-7 eta 8-14 urte artekoak, eta 15 urtetik gorakoak. Izen-ematea Pinondo Etxean egin daiteke abenduaren 11tik aurrera.

Durangoko izotz gunea abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra irekiko dute Landako Gunean. Goizetan, 10:30etik 13:30era, eta arratsaldetan, 17:00etatik 20:30era, egongo da zabalik. Ostiraletan eta larunbatetan ordutegi zabalagoa izango du eta 21:30etatik 00:30etara ere patinatzeko aukera eskainiko dute. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, aldiz, itxita egongo da.

Iazko prezioak mantenduko dituzte: helduentzat 3.5 euro da eta 14 urtetik beherakoentzat 3 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa