Lehiatutako lau borrokaldiak irabazi ditu eta zuzenean sailkatu da Euskadiko txapelketarako. “Txapelketatan hazi egiten den mutila da”, adierazi du Iñaki Salas taldeko entrenatzaileak.
Azpimarratzeko lana egin dute Iker Perezek, Mikel Carretasek eta Jon Mikel Beltranek ere. Hirurak brontzezko dominarekin itzuli dira etxera.