Egun osoko erromeria antolatu du Aiko taldeak abenduaren 16rako. Musika eta dantza uztartuko ditu "Muga gainetik dantzan" ekimenak, eta hainbat gonbidatu izango dira bertan. Aurten, Oskorriko Bixente Martinez, Iruñeako Jarauta 69 txaranga, Kiki Bordatxo eta bere taldea, eta Bizkaiko Gaiteroak hurbilduko dira Durangora. Urtero ospatzen den jaialdi honek 200 lagun inguru batzen ditu. Festa 13:00etan hasiko da, eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da.
Dantzazaleentzako, urteroko hitzordua bilakatu da egun hau. Erromeria tradizionaletako giroa gogora ekartzeko, bazkari herrikoia ere ospatuko dute, Plateruenan. Txartelak 25 euroan erosi ahalko dira. Aikotik adierazi dutenez, festa Mi Carro abestiarekin itxiko da, "ohikoa bilakatu den legez".