2018ra begira, Hirugarren Adineko Etxea, San Agustin eta Durangoko Arte eta Historia Museoko diagnostikoak egingo dituzte, horiek ere ziurtagiria jasotzeko bidean ipintzeko. Aintzane Bengoetxea udal aparejadoreak azaldu du, gainera, dagoeneko ziurtagiria duten eraikinetan ere hobekuntzak egiten dituztela aldiro aldiro. Gurpildun aulkian sartzeko aukeraz aparte, ikusmen eta entzumen arazoak dituztenentzat espazioak egokitzea da helburua, besteak beste.
Aitziber Irigoras alkateak eraikinetako langileen ekarpena eskertu du, eurek baitira hobekuntzak egiteko adi daudenak, egunerokoan. Neurriei esker, "inor bazterrean ez geratzea" da udalaren asmoa, alkatearen berbetan.
AENOReko Luz Emparanzak nabarmendu du Durango dela estatu mailan ziurtagiri gehien duen udalerria. Euskal erkidegoan, Guggenheim museoaren eta Euskalduna jauregiaren atzetik ekimenaren abangoardian dago Durango.