Bizilagunek salatu dute egun horietan "barra librea" egoten dela ordenantzak ez errespetatzeko, eta horregatik, neurriak hartzea eta zaintzea eskatu dute. Herria zikin egoten dela nabarmendu dute, gainera. Udaletxean orri bat erregistratu dute, euren eskaera guztiekin.
Bestalde, botiltzarraren aurrean, "eguneko Durango" bat bultzatu beharko litzatekeela uste dute DAZekoek.