Euskarazko rock musika era berritzailean sustatzea helburu duen Banden Lehia txapelketa irabazi du sortzez durangarra den Ane San Migelek. Euskarazko bat-bateko rap eta bertso solasetan aritzen den artistak botoen %60'38arekin irabazi zuen lehiaketa. Bigarren postua Raust! taldearentzat izan zen botoen %20'57arekin eta hirugarren postua Akabu taldearentzat izan zen.
Banden Lehia irabazi ondoren, 2018an Bilbao BBKLiven eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan joko du San Migelek.