TAOari buruzko herri bilera egingo dute Durangon

Joseba Derteano 2017ko azaroaren 29a

Herritarrek TAOaren kudeaketaren gainean dituzten ekarpenak jaso gura ditu udalak. Batzarra bihar izango da.

Tokiko Agenda 21a jarraituz antolatu duten batzarra ostegunean, 19:00etatik 21:00etara egingo dute, Landako Erakustazokako Elkartegian. Foroa parte-hartu nahi duen ororentzat irekia izango da. Horrez gainera, gaiari buruzko ekarpenak honako bide hauetatik ere bidali daitezke abenduaren 5a baino lehen: bulegoteknikoa@durango.eus helbide elektronikoaren bidez edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (Barrenkalea 17) aurkeztuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!