54 postu edukiko ditu 22.Euskal Dendak

Aritz Maldonado 2017ko aza. 28a, 17:00

Postu horien ia %40 lehenbizikoz etorriko dira Durangora. Eskualdeko zazpi artisauk jarriko dute postua, baita ere. 

Sentimenduz eta emozioz beteta dator aurtengo Euskal Denda. Berriki hil diren Juan Unzueta eta Jose Ramon Salmanton saskigileen omenez erakusgai egongo dira bien lanak Euskal Dendan. Artisau azoka iragartzeko aurtengo kartelean honako leloa irakurri daiteke: ‘Bizitza ehunduz’. Lelo horrekin, bi saskigileek saskigintzan eginiko ibilbidea eta Arbasorekin izandako harremana gogoratu nahi dute. “Bizitzak jarraitu egiten du, eta saskiekin bezala, bizitza bera ehuntzen jarraitu behar dugu” azaldu du Bernat Vidal Arbaso elkarteko lehendakariak.

Euskal Denda artisautza sektorearen erakustokirik handiena bihurtuko da abenduaren 6tik 10era. Durangoko Merkatu Plazan jarriko dituzten 54 postuetatik 20 berriak izango dira. Beraz, postuen %34 berritu dituzte aurtengo aldian. “Argi geratzen da sektorea belaunaldi aldaketa datorrela, eta erakundeek kontutan hartu beharko lukete hori, laguntzeko” Bernat Vidalen ustetan.

Artisautzaren azoka nagusiak 20.000 bisitari izan zituen iaz, eta marka horri eustea gura dute. “Sektorearentzako bultza bat da Euskal Denda, are gehiago, krisi garai hauetan”.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!