Atzo, Bilbon jokatutako txapelketan Kortabitarte anaien lumagorri oilaskoa eta onddoak osagai nagusi dituen pintxoa izan zen irabazlea. Bizkaiko pintxo txapelduna izateaz gain, urrezko pintxoaren saria ere eman zieten Kobika jatetxeko kideei.
"Guretzat ohore bat da txapelketa hau irabaztea, lanean jarraitzeko indarrak hartzen laguntzen digu", adierazi du Iñigo Kortabitartek. Horrez gain, txapelketan parte hartutako gainontzeko hamabost jatetxeei ere zorionak eman zizkien, Bizkaiko gastronomia indartzen jarraitzearren.