Indarkeria matxista kasuetan jarduteko 2.protokoloa sinatu dute

Aritz Maldonado 2017ko aza. 24a, 17:30

Lan eremu eta koordinazio maila handitu dira bigarren honetan. Horrez gainera, emakumeen aurkako erasoak eman daitezkeen bestelako eramuetan eragiten du protokolo honek. 2011ean sinatu zen lehenbizikoa. 

Durangaldean emakumeen kontrako indarkeria kasuetan jarduteko eta koordinatzeko 2.protokoloa sinatu dute Abadiñoko, Berrizko, Durangoko eta Elorrioko udalek, Osakidetzarekin, Ertzaintzarekin, eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin batera. 

Protokolo honen helburua, indarkeria matxista kasuetan erakundeek modu "egokian, espezializatuan, koordinatuan eta kalitatezkoan" erantzuna bermatzea da, hau da, biktimen eskubideen lehenestea bermatu nahi da. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!