Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan 150 ikasle inguru bildu dira udaletxe aurrean indarkeria matxista gaitzetsi eta biharko ekitaldietan parte hartzera deitzeko. Frai Juan de Zumarraga eta Jesuitak ikastetxeetako ikasleak izan dira bildu direnak. Lau gaztek manifestu bat irakurri dute ostean, euskaraz eta gazteleraz. Bertan, egun emakumeek jasaten dituzten erasoen adibide ezberdinak erakutsi dituzte, eta egoerari buruz hausnartzeko deitu dute. Bertso batekin itxi da ekitaldia.
Udal taldeetako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzean. Aitziber Irigoras alkateak eskerrak eman dizkie durangarren izenean. "Zuek zarete Durangoko etorkizuna".