Igor Elortza, BECeko finalerako pauso batera

Aritz Maldonado 2017ko aza. 23a, 12:00

Domekan du finalaurreko saioa Igor Elortza durangarrak.

Bi saio baino ez dira geratzen abenduaren 17an BECen izango den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren aurretik. Domeka honetako finalaurrekoan, Igor Elortzak abestuko du. Saioa Donibane Lohitzunen (Lapurdi) izango da. Finalerdietako bi itzulietan punturik gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariek lortuko dute finalerako txartela. 703 puntu lortu zituen durangarrak aurreko itzulian, eta, beraz, finalera sailkatzeko aukera nahiko ditu.

Elortzagaz batera, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!