Durangoko Wadokan klubak 26 domina eskuratu ditu Galiziako arte martzialen openean

Joseba Derteano 2017ko aza. 23a, 10:00

Urrezko lau domina, zilarrezko hamabi eta brontzezko hamar irabazi dituzte.

Santa Uxia de Riveira herriko (Galizia) arte martzialen opena emankorra izanda Durangoko Wadokan klubarentzat. 26 dominak defentsa pertsonalean, esku hutseko katan eta kumite espezialitateetan lortu dituzte. Klubeko parte hartzaileek 9-60 urte artean dituzte eta domina irabazitako batek 55 urte ditu. Asteburu bizia eta gogobetegarria izan zela azaldu dute klubeko kideek. Jose Luis Salas  senseiaren esanetan, "batak besteagaz erakusten duten elkartasuna eta batasuna" dira klubeko benetako lorpenak.


Hona Wadokan taldeko hainbat kideren argazkiak Galiziako openean: (Argazkiak: Wadokan)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!