Zurekin Martxan-ek Neskutz Rodriguez hautatu du Podemos-Ahal Duguren idazkaritza orokorrerako

Anboto 2017ko aza. 19a, 10:07

Hauteskunde prozesu baten ostean aukeratu dute.

Atzo egindako asanblea berean Herritarren III. Batzarrean aurkeztuko dituzten dokumentoak ere onartu zituzten. Neskutz Rodriguez durangarra Podemos Euskadi Ahal Duguren Bizkaiko Juntetako bozeramailea ere bada gaur egun. 

"Barrura begira 78ko erregimenaren kontrako gehiengoa eraikitzeko fitxak mugitzen jarraituz lehia politikoa ematea dugu helburu. Kanpora begira, herriz herri saretzen jarraitu nahi dugu, pazientziagaz eta aldaketagaz konprometituta dauden eragileekin elkarlanean", adierazi du Rodriguezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!