Frantzisko Ibarra kalean astebetean bigarrenez egin du urak gainezka

Markel Onaindia 2017ko aza. 17a, 11:10

Eguaztenean ur matxura bat izan zen kale hori eta Mikeldi kalea elkartzen diren ingurunean, eta gaur goizaldean berriro ere gertatu da. Ondorioz, urak gainezka egin du, eta udalak eten egi behar izan du ur zerbitzua. 10:00ak aldera ura etxeetara bueltatzen hasi da. 

Udalak informatu du 04:30ean jaso dutela abisua, eta ordutik brigada lanean ibili dela. Antza denez, eguaztenean egondako matxuraren ondoan balbula bat apurtu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!