Durangoko Familiak: mugimendu berri baten jaiotza

Markel Onaindia 2017ko aza. 16a, 18:50

Facebooken bidez hedatu den Durangoko Familiak taldeak asanbladara deitu du gaurko, eta 70 bat guraso batu dira. Umeentzako aisialdi eskaintzaren eta espazioen inguruko proposamenak eraiki gura dituzte denen artean, herrian gabeziak ikusten dituztelako.

Gaur, antolatzea izan da lehen pausoa, sustatzaileek hasieran azaldu dutenez. Bertan, elkarte bezala eratzea izan da hartu beharreko erabakietako bat. San Agustineko sarreran egin dute batzarra, eta jendez bete egin da. Entzuleen artean egon dira, baita ere, Dani Maeztu (EH Bildu) eta Julian Rios (Herriaren Eskubidea) zinegotziak.

ANBOTOk elkarrizketa kaleratuko du bihar, mugimendua sustatu duten bost gurasogaz. 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!