90 urte ditu Varasek, eta kemena ez du galdu. Antzerkian dabil, zahartzaroa era aktiboan bizitzen. Gaur, mezua indarrez bota du ekitaldien aurkezpenerako prentsaurrekoan. "Emakumeak bere bizia du, eta nahi duen moduan bizi behar du". Indarkeria matxistaren aurka gogor agertu da. "Emakumea erail, eta gero bere buruaz beste egin? Zer da hori? Zergatik ez dute euren burua hiltzen lehenengo?", salatu du aurtengo ekitaldien irudi izango denak.
Egitaraua osatzen parte hartu duten hainbat eragiletako kideak egon dira aurkezpenean. Durango Kirol Taldea, Andereak, Emakumeen Literatur Tailerra, eta Jesuitak eta Institutua egon dira ordezkatuta. Pilar Rios alkateordeak azaldu du ahalegin berezia egin gura dutela gazteekin, etorkizuna izateaz aparte, "kolektibo zaurgarria" delako. Horrela, eurek idatziko dute azaroaren 25eko adierazpena.
Hemen Egitaraua