Baldintza sozialak ezarri dituzte: langileen %40 gutxienez emakumeak izango dira, %30ek diru sarrerak bermatzeko errenta jaso behar dute, eta %20 iraupen luzeko langabeak izango dira. Programan parte hartu gura dutenek Lanbiden alta emanda egon beharko dute.
Gainera, enpresei diru-laguntzak emango dizkiete durangarrak kontratatzeagatik.
Lanbidek 171.823 euro ipiniko ditu. “Udalak ez du eskumen askorik arlo honetan, baina langabezia gutxitzen laguntzeko dituen aukera guztiak aprobetxatu gura ditu”, esan du Pilar Rios alkateordeak.