Barikuan 18:00etan zabalduko ditu lehioak JAEDen saltokiak. 1,5 eurotan egongo dira boletoak, eta urtarrilaren 7an 18:00etan hasiko den ekitaldian egingo dute zozketa. Jendeak uste duenaren kontra, elkarteak 29.000 euro inguruko gastua dauka opariak erosten; Eroskik, Zengotita loradendak, Arroyabe ardanadegiak, Durango Kirolakek, Encurtidos Rodriguezek eta Mancisidor eta Tabira bitxidendek doan emandako produktu batzuk dira salbuespen bakarrak.
Aterako duten dirua urtean zehar elikagaiak erosteko erabiliko dute, batez ere. Laguntza beharrean diren Durango eta Iurretako familiei esku bat botatzen diete jatekoa emanda. Urtean, 45.000 kilo inguru banatzen dituzte.