Azaroaren 24an aurkeztuko duten disko berriko kantu bat aurreratu du Mocker´s taldeak

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 13a, 13:27

Beats of freedom diskoa zortzi abestik osatzen dute, tartean, gaur aurkeztu duten Guilty of Being White abestia dago. 

Azaroaren 24an Plateruena Kafe Antzokian aurkeztuko duten disko berriko aurrerapen kantua aurkeztu dute Mocker´s taldeko kideek. Durangoko hirukotearen hitzetan, "8 abestiz osatutako diskoak rock pisutsua, bluesa eta psikodelia doinuak tartekatzen ditu 40 minutuko bidai batean".

Mocker´s taldeko kideek jakitera eman dutenez, diskoaren aurkezpen kontzertua baino lehen disko osoa entzungai egongo da plataforma digital desberdinetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!