Durangoko frontoiko itoginak direla eta, gurasoak kexu dira

Maialen Zuazubizkar 2017ko aza. 10a, 20:50

Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuko erabiltzaileak kexu dira euria egiten duen bakoitzean kantxan sortzen diren itoginak direla eta. Ikastaroetan parte hartzen duten umeen gurasoek salatu dutenez, "euria egiten duen bakoitzean teilatutik kantxara jausten den ura zerrautsarekin estalita egoten da. Onartezina da Durangon frontoia egoera horretan egotea". 

Gaineratu dutenez, joan zen astelehenean itoginetatik jausten zen ura batzeko ontziak jarri behar izan zituzten kantxaren erdian. Eguaztenean berriz, argazkian ikusten den legez, zerrautsa botata kantxaren erdia ezin izan zuten erabili.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!