Elorrioko taldeak publiko familiarrarentzat prestatu duen hirugarren ikuskizuna da hau, eta bi urteko lanaren emaitza da. Zenbait diziplina nahasten dira bertan, hala nola antzerkia, bideo animazioa, dantza, musika eta robotika. Dantzari eta aktoreez gainera, bi robot ere arituko dira taula gainean. 18:00etan hasiko da emanaldia.