Indie doinuak nagusi Platerueneko taula gainean

Aritz Maldonado 2017ko aza. 10a, 12:30

Polock hirukote valentziarra Platerueneko taula gainera igoko da martxoan kaleratu zuen Magnetic Overload lana aurkeztera. Gainontzeko diskoetan bezala, indie doinuak nabarmentzen dira azken honetan ere.

Hamar urte igaro dira beraien lehenbiziko EPa kaleratu zutenetik, eta, ordutik, diskoen grabaketak zuzenekoen bira luzeekin partekatu dituzte.  Azken disko hau kaleratu zutenetik, errepidean daude valentziarrak, eta aurten hogei kontzertu inguru eman dituzte jada. Duten estilo dantzagarriari esker, hainbat festibaletan parte hartu dute hamarkada honetan. 2009an, adibidez, Franz Ferdinand eta Mando Diao taldeekin partekatu zuten eszenatokia. Taldea Papu Sebastian, Marc Linares eta Pablo Silva musikariek osatzen dute.

Urteko azken kontzertuak
Bi hamarkadako ibilbidea ospatzeko kontzertu sorta eskaini du 2017an Sei Urte taldeak. Besteak beste, Galizian egon dira berriztarrak, eta joan den astean Tolosako Bonberenean ere eskaini zuten emanaldia. Bestalde, Hogei Urte abestia grabatu dute Morgan abeslariagaz batera.

Kontzertua 22:00etan hasiko da. Sarrerak lehiatilan egongo dira salgai, 10 euroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!