Sormenaren lurraldea DA! da aurtengo Durangoko Azokaren leloa. Gaur publiko egin den spot bideoan Euskal Herriko txoko ezberdinak agertzen dira, eta besteak beste Gorka Urbizu (Berri Txarrak), eta Mursego sortzaileak agertzen dira. Aurreko urteetako azokako irudiak agertzen dira, baita ere.
Antolatzaileek sormenaren lurraldera bidaiatzeko deia egin nahi dute iragarkiaren bidez. "Sormenaren lurraldea ez da ohiko lurralde bat. Ez da lur zati bat. Ez du mugarik, sormena iristen den lekuraino zabaltzen da". 52. Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era ospatuko da.