Miren Amuriza, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartelaren bila

Aritz Maldonado 2017ko aza. 9a, 09:36

Txapelketa Nagusia Durangora iritsiko da domekan. Miren Amuriza  finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzen saiatuko da leporaino beteta egongo den Landako gunean.

17:00etan hasiko da saioa, eta sarrera guztiak salduta daude. Domekakoa finalaurrekoetako lehenbiziko itzuliko laugarren kanporaketa izango da. Amurizagaz batera, Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran arituko dira abesten. Amaia Ugalde elorriarrak egingo ditu aurkezle lanak.

Zallako (Bizkaia) final-laurdenetan lortu zuen berriztarrak Durangoko finalaurrerako txartela. “Urteak dira txapelketa bateko saio batetik Zallatik bezain sentsazio onagaz ateratzen ez nintzela, eta horrek asko lagundu dit etxeko lanak egiten jarraitzeko eta Durangora segurtasun apur bat gehiagogaz joateko”, azaldu du Amurizak.

Helburua lortuta, gogotsu dago berriztarra aurrera egiteko. “Nire helburua finalerdietara pasatzea zen. Beraz, alde horretatik, helburua beteta eta pozik nago; hemendik aurrera, dena izango da ongi etorria”, esan du.

Elortza, emaitzen esperoan
Bestalde, kanporaketa honetako emaitzen zain dago Igor Elortza. Durangarra bigarren gelditu zen bere finalaurrekoan. Halere, lortu zuen puntuaketa altuati esker, nahiko eskura du bigarren itzulirako sailkatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!