Bi gauez jarraian beteko du Gatibuk Plateruena

Aritz Maldonado 2017ko aza. 8a, 17:33

Azaroaren 17an eta 18an eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrera guztiak saldu dira. 

Goraino beteko da Plateruena azaroaren 17an eta 18an Gatibuk eskainiko dituzten kontzertuetarako.  Aske maitte, aske bizi diskoaren biran dabiltza gernikarrak, eta areto gehienetan sarrera guztiak saltzen ari dira. Emanaldiak 21:30ean hasiko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!