Alpinoren merkatu txikia, hilaren 10 eta 11n

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 8a, 09:52

Alpino Tabira Mendizale Taldeak urteroko mendiko materialaren merkatu txikia egingo du azaroaren 10ean eta 11n.

Merkatu honetan, mendiagaz zerikusia daukan materiala Alpinoko egoitzara eraman eta bertan salgai jartzen du jendeak. Material bilketa eguenera arte egingo dute Alpinoko Goienkaleko egoitzan. Merkatu txikia, berriz, barikuan 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta zapatuan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!