Jon Maia bertsolariak zabalduko du Berbertan hitzaldi zikloa

Markel Onaindia 2017ko aza. 7a, 12:00

Plateruena kulturgune herritarrak Berbertan hitzaldi zikloa berreskuratu du, eta udazken honetan hausnarketarako gonbita egingo du hiru hizlari ezagun ekarrita. Jon Maia Soria bertsolariak zabalduko du berbaldi sorta, eguenean, azaroaren 9an. 19:00etan hasiko da.

Zumaiako sortzaileak, aurten argitaratu duen Berriak jaio ginen liburua aurkeztuko du solasaldian. Ukitu autobiografiko bategaz, 80ko eta 90eko hamarkadetako bertsolaritzaren eraldaketa da abiapuntua, eta handik honainoko eboluzioa ere kontatzen du. Sasoi hartan bertso eskoletako lehen ikasleak plazara irteten hasi ziren, eta kantu inprobisatua erdal-guneetara zabaltzeaz gainera, bestelako adierazpen artistiko batzuekin hartu-emanak sortzen hasi ziren.

Hilaren 16an Andoni Egaña etorriko da Plateruenera, eta 23an Mari Luz Esteban antropologo eta feminista. Kasu horretan, Erika Lagomak elkarrizketatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!