Kataluniako prozesua

Generalitateko kontseilarien atxiloketak salatzeko kazerolada egin dute Durangon

Jone Guenetxea 2017ko aza. 2a, 22:25

Generalitateko bederatzi kontseilarik Auzitegi Nazionalean deklaratu dute, gaur. Santi Vila ez beste guztiak espetxeratzeko agindua eman du Carmen Lamela epaileak. Carles Puigdemont eta beste lau kontseilarik Belgikan jarraitzen dute, eta ez dira deklaratzera joan. Haiek ere atxilotzeko eskatu du fiskalak. Atxiloketa horiek salatzeko kazerolada egin dute gaur, 22:00etan Andra Marian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!