Marian Gerrikabeitiaren dokumentala ikusteko aukera egongo da San Agustinen

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 2a, 11:23

Marian Gerrikabeitiak zuzendutako ¿A dónde vamos? dokumentala eskeiniko dute, bihar, Durangon.

Pertsonei adinean aurrera doazen einean sortzen zaizkien galderak erantzun guran Marian Gerrikabeitiak ¿A dónde vamos? dokumentala sortu du. Bertan, egoera lehen pertsonan bizi izan duten protagonisten bitartez, horrelako galderei (Zer da nagusi izatea? Noiz iristen da zahartzaroa? Zer gertatzen da erretiroa hartutakoan? Berdina al da nagusi edo adineko izatea? Zaila ote da lagun berriak egitea?...) erantzun bat ematen die zuzendariak.

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak, Euskal Telebistak eta Gizadiberrik aurkezten duten dokumental emanaldia, bihar, 17:30ean izango da, San Agustin Kulturgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!