Elkartasun kontzertua zapatuan, Plateruenan

Aritz Maldonado 2017ko urr. 31a, 13:00

Durangoko Eliza Ebanjelikoak antolatuta, elkartasun kontzertua egongo da larunbatean Plateruenan, Durangaldeko Angelman Sindromea elkartearen alde.

Erreforma Protestantearen 500.urteurrena ospatze aldera, eta musika elkartasunagaz lotzeko asmoz antolatu du Durangoko Eliza Ebanjelikoak Sal 150 taldearen kontzertua. Tarragonako (Herrialde Katalanak) taldeak rock eta zelta doinuak uztartzen ditu; folk ukitua ere nabarmena da abestietan. Hitzetan, berriz, "gizartearengan duten itxaropenaz" mintzatzen dira. 

Hiru disko kaleratu ditu taldeak, azkena, 'Planeta Cuadrado', 2015.urtean. Ordutik, zuzenekoak eskaintzen ari dira, eta besteak beste, Celtas Cortos eta Despistaos bezalako taldeekin jotzeko aukera izan dute. 

 

https://www.youtube.com/watch?v=PvIhwj7ZqUg

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!