Ahotsenearen 10. urteurrenean 70 musika emanaldi eta 52 solasaldi egongo dira

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 31a, 11:00

Eskualdeko hainbat talde eta sortzaile izango dira beraien lanak aurkezten Ahotseneako agertokian.

Abenduaren 6tik 10era bitartean antolatuko den 52.Durangoko Azokan 70 kontzertu eta 52 solasaldi egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek. Sortzaileen plazan eskualdeko hainbat talde arituko dira. Nebrashka taldeak 'Bizimina' lana aurkeztuko du, Kohatuk 'Ikusi ezin dena', Mocker´s taldeak 'Beats of Freedom' eta Bultzek 'Erraiak', besteak beste. Paddy Rekalde eta Itsua ere Ahotseneako oholtzan izango dira, eta Mikel Urdangarinek 'Margolaria' lana izango du berbagai sortzaileen plazan.

Durangaldeko sortzaileez gain Euskal Herriko hainbat taldek parte hartuko dute Ahotsenearen hamargarren urteurrenean. Esaterako, abenduaren 9an, Berri Txarrak talde nafarrak 'Infrasoinuak' lana aurkeztuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!