Joan den udan eguraldiagatik bertan behera geratu ostean, Euskal Herriko hainbat herritan elkartasun ekimenak jarri dira martxan Euskal Herria Zuzenean jaialdia babesteko. Durangoren txanda abenduaren bostean izango da, Plateruena kafe antzokian; Sermond´s, Sorotan Babies, Mice eta Pelax arituko dira bertako taula gainean.