Deniba Konarek brontzezko domina irabazi du Avilako nazioarteko proban

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 30a, 16:03

Asteburuan jokatu den Avilako nazioarteko judo txapelketan Deniba Konarek brontzezko domina eskuratu zuen.

Hiru kategoriatan 1500 judoka inguru batu dituen txapelketan Durango Judo taldeko hainbat parte-hartzaile izan dira, eta maila ona erakutsi dute. Konarekek aurtengoa izan du lehen denboraldia gazte mailan, eta Avilako txapelketan maila ona erakutsi zuen. "Lehen urtekoa izanik lan txukuna egin zuen Denibak", adierazi du honen entrenatzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!