Sanfaustoetako argazki lehiaketa Jesus Cayetanok irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 30a, 10:30

F-Stop Durango argazki taldeak antolatzen duen V. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak.

Jesus Cayetanoren 'Agur Patxikotxu' argazkiak irabazi du aurtengo Durangoko jaietako argazki lehiaketa. Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, urtez urte argazkien maila "hobetzen" doa.

Aurten 50 parte-hartzaile izan dituen lehiaketan bigarren saria Jose Luis Rodriguezek irabazi du, eta hirugarrena, Ana Aranburuk. Gazteetan, berriz, Maialen Revueltaren argazkia izan da garailea, eta bigarren saria, Iker Bikandik irabazi du.

San Agustinen dagoen argazki erakusketa ikustea gura duenak azaroren 5era arte aukera izango duela jakitera eman dute antolatzaileek.

Jose Luis Rodriguezen argazkia.

Ana Aramburu argazkia.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!